Tinta-kartutxoak eta mugikorrak erreziklatzeko bilketa-programa

Eskolabarri hutsik dauden inprimagailuetako tinta-kartutxoak eta iadanik erabiltzen ez diren telefono mugikorrak erreziklatzeko bilketa-programan sartu da. Programa honen bidez, ikasleak hondakin hauen kudeaketa egoki baten beharraz jabetuko dira eta, aldi berean, hondakinak isurtegietan amaitu ez daitezela lortuko da.
Programa honen helburuak hutsik dauden kartutxoak eta telefono mugikorrak ahal den neurrian berrerabiliak edo, bestela ere, erreziklatuak izan daitezen datza. Ez da ahaztu behar, behin isurtegi batera ailegatzean, hondakin hauek gordetzen dituzten toxikotasun handiko lehengaiek lurrean kutsadura larria sor dezaketenik.
Bioservice hondakin hauek isurtegietara bidaltzen ez dituen Euskal Herriko eta Espaina Estatuko lehenengo enpresa da; Belgikan kokaturiko fabrika batean prozesatzen bait ditu.
Zuek ere, gurasook, programa honetan parte hartzea baduzue. Pilaturik dituzuen tinta-kartutxoak eta bazterturik dituzuen telefono mugikorrak ikastetxera ekarriz. Bioservice enpresa aldiro ikastetxetik hondakinon bila pasatuko da eta, behin gure biltegian daudela, hauek berrerabiltzeko moduan ote dauden edo erreziklatzera bidaltzekoak ote diren sailkapen prozesu baten bidez erabakiko da.
Ekimen ekologiko honekin bat egingo duzuelakoan, eskerrik asko.

INGURUMEN BATZORDEA

%user(r)en irudia
Marijo