Urko gauez

Nahiz eta ikasturtea amaitutzat izan, Eskolamendi Taldeak ekintza berezi bat antolatu du. Eguraldi ona zelakoan, Urkora ilunabarrean joatea, bertan afaldu eta frontal eta linterekin jeistea pentsatu genuen.

7:30etan plazan elkartu ginen, eta aste osoko eguraldia paregabea izan arren, gurekin batera sirimiria ere plazan agertu zen. Baina euriak ez gintuen geldiarazi eta gora abiatu ginen.

Esperientzia paregabea izan da, puntan afaldu ostean, linternak eta frontalak piztu genituen eta beherako bidea gauez egiteko aukera izan genuen.

Ez pentsa hau azkenekoa izango denik, hain ondo pasatu genuen ze, irailerako horrelako ekintzaren bat prestatuko dugun.

Eskerrik asko ausartu zineten guztioi.

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Richard