Garaian garaikoak eta tokian tokikoak

Gaur egungo bizimoduan, elikagaiak merkantzia hutsa gisa tratatzen dira. Baina nondik datoz elikagai horiek? Zelako tratamenduak jasotzen dituzte plateretara iritsi arte? Galdera hauei erantzuna ematea zaila izan daiteke, erosten ditugun produktuak nongoak diren ez dakigulako. Gainera, urte osoan zehar erosi ditzakegu garaikoak ez diren elikagaiak, munduko beste lurraldeetatik datozelako edota kimikoen bitartez hazitakoak direlako. Kontsumo joera hau guztiz antinaturala da eta gure osasunari eta ingurumenari kalte egiten dio.Hala ere, irtenbideak daude. Kontsumo egokia bideratzeko modu ugari daude eta horietako bat garaian garaikoa eta tokian tokikoa kontsumitzea da. Eskolabarrin,San Blas opilak egiten ditugu eskolan eta elikadura jasangarriaren alde jokatzeko, ingurumen ikasle ordezkari batzuk merkatura joan dira hamabi dozena arrautz inguru hurbileko baserritarrei erostera. 

Imagen de Marijo
Marijo