Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Bizitzaren hainbat arlotan gizon eta emakumeen arteko berdintasunerantz aurrerapauso garrantzitsuak egin direla ezin uka, eta hezkunta arloa ez da horretan alde batera gelditu. Baina, ebidentziek ikasgeletan zein ikastegietan generoaren berdintasunaren alde sistematikoki lanean jarraitu behar dugula erakusten digute.

Hau eguneroko lana da gure eskolan eta gurekin batera, martxoaren 8an, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Patioan, denon artean, gure “ berdintasun ikastetxea “ eraikiko dugu. Lortzeko, koloretako postic-etan gure ametsak, ideiak … idatziko ditugu martxoaren 8a eguneroko errealitatea izan dadin gure eskolan.

ESKERRIK ASKO!

Imagen de Hezkidetza Batzordea
Hezkidetza Batzordea