Ingurugiro tailerra (2.m)

Pasa den ostiralean 2.mailakoekin egindako irteerarekin bukatu zen "Zomorroak "   ingurugiro tailerra.Gelan bi saio teoriko egin ondoren kanpora atera ginen intsektuak behatzera. Sarea eta lupa eskuan eskolaren atzeko zelaira abiatu ginen Isa Prietorekin ( udaletxeko teknikaria). Intsektuaz gain Naturan ikasten ari garena " in situ" ikusteko aukera izan genuen ( Zuhaitzak, zuhaixkak eta belar mota ezberdinak..) Behaketa bukatzean,dena laga genuen bere tokian ( zizareak, inurriak,...) naturan dagoena  errespetatuz.

Tailer hau ingurugiro ekintzen barruan kokatzen da. Aurten "Zomorroak " tailerra aukeratu dugu agenda 21 proiektuan lantzen den gai orokorrarekin lotzeko: BIODIBERTSITATEA.

Oso ekintza polita izan zen, gure ikaslegoak ikasteaz gain ,primeran pasatu zuen. Mila esker Isa!!!!!

 

 

Fotos de la noticia
Imagen de Lutxi Pérez
Lutxi Pérez