Zarata ala soinua?

Duela ikasturte batzuk, agenda 21 proiektuaren barruan, zarata guztion osasunarentzat kaltegarria zela ohartu eta kutsadura bezala landu genuen. Eskolako diagnostikoa eta zarata mapa ere garatu genituen. Iaz, Ermuko udalak eskola guztietan semaforo hezigarriak kokatu zituen tresna autorregulatzaileak izateko.

Aurten, ildo honetan jarraitzeko, mimoak izan ditugu eskolan, umeak zarata ze kaltegarria den gogoratzeko eta zarataren aurrean gure jarrera hobetzeko. Ekintza ezberdinak egin dituzte, bai eskolako sarrera zein irteeretan, zein jolasaldian ere. 

Gainera, lehenengo mailako ikasleek formakuntza sesioak ere jaso dituzte. Hauetan, zarata eta soinua ezberdindu, soinu kaltegarrien aurrean zer egin, eta giro atsegina eta lasaia sortzea ziren helburu.

Zaila izan arren, poliki poliki, lortuko dute.

Imagen de Ingurumen Batzordea
Ingurumen Batzordea