Batzordeetako ordezkari berriak baditugu!

Bi urtetik behin eta aspaldi egiten den bezala, urriak 10ean, Eskolabarrin Hauteskundeak ospatu ziren, Ingeles, Ingurumen eta Euskera Batzordeetako kideak aukeratzeko. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek parte hartu zuten ekintza honetan eta kanpaina prestatzen (hautagaien aurkezpenak, mitinak, propaganda kartelak, etab) ia hilabete eman ondoren, botazioak eta gero, batzordeetako ikasleen ordezkariak nortzuk izango diren ezagutzen ditugu.
ZORIONAK irabazleoi eta beste hautagai guztioi MILA ESKER!!! Udaletxetik etorri zen Hirigintza Sailatik Tere Conderen partaidetza eta laguntza eskertzen ditugu eta gurekin egon ziren Luci eta Imnari (Ingeles Batzordea eta IGEko ordezkari bezala) ere eskerrak ematen dizkiegu. Guztion artean posible izan da honelako ekintza polit eta berezia, berriz ere aurrera eramatea.

Imagen de Itxasne
Itxasne