Inauteriak datoz, oso gutxi falta da! Zuen mozorroak prest izateko ordua da!
Honako hau izango da inauterietako programazioa:
-EGUEN ZURI (Otsailak 8, osteguna):
15:30ean, Plazan OILAR JOKOA(euria eginez gero, Aritzmendi Frontoian).
17:00etan, Plazan Diskojaia(euria eginez gero, Aritzmendi frontoian).
OHARRA: Gogoratu lanaldi jarria daukagula. Beraz, arratsaldez ez dago klaserik.
-HARTZA EGUNA (Otsailak 9, ostirala):
18:30ean, Plazatik kalejira hasiko da.
-ESKOLAKO KALEJIRA "PIRATA" (Otsailak 13, asteartea):
15:00etan umeak etorri behar dira eskolara eta kalejira 15:30etan Goienkaletik hasiko da. Irteera betiko ordutegian izango da. Euria eginez gero, kalejira bertan behera geratuko da eta ikaslegoak Antzokian egingo ditu prestatutako dantzak. Horretarako, ikaslegoa 14:45ean Antzokian egon behar da. (Jantokian geratzen diren umeak Antzokira irakaslegoarekin joango dira).
Haur Hezkuntzako familien sarrera 15:15ean izango da eta Lehen Hezkuntzako familien sarrera 16:00etan. Guztion laguntza beharrezkoa da denok umeak ikusi ahal izateko, dantzak bukatzean H.H.ko familiak atera eta beste familiei sartzen utzi. Ikaslegoaren irteera gelaka egingo da dantzak bukatzerakoan, kalean itxaron (17:00etan gutxi gora-behera).
Denok gonbidatuta zaudete gure dantzarekin gozatzera.