Hartza Eskolan

Gaur oso egun berezia izan da.

Hasteko, esnatzerakoan Ermua elurtuta agertu da, ikuspegi zoragarria gaurko egunerako, Eguen Zuri.

Ondoren, eskolara heltzerakoan, basapizti bat ikusi dugu, Hartza Eguneko Hartza. Guztion artean "ehizatu" dugu eta gimnasiora eraman, non, bere eguneko koplak abestu dizkiogu eta 6. mailakoek prestaturiko bertso batzuk bota dituzte.

Eguen zuri hau kostata ahaztuko dugu!!!!

Imagen de Euskara Batzordea
Euskara Batzordea