Oilar bat Eskolabarrirako

Atzo, otsailak 8,  Eguen Zuri ospatu genuen Ermuan. Arratsalde oso dibertigarria pasatu genuen, goizean elurra egin eta gero arratsaldean eguraldia primeran portatu zen, hotza bai izan genuela baina euririk ez. Urtero bezala, Eskolabarriko ikasleen partaidetza arrakastatsua izan zen, gainera aurten 4. mailako Aimar Mandiola-k saria lortu zuen. Zorionak Aimar eta parte hartu duzuen guztioi, asko zarete ta!!

Imagen de Ana
Ana