ONCEko bisita

“Denok berdinak denok ezberdinak” programari jarraipena emanez, gaur 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleok, itsuen mundua gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, Juanjo, ONCEko teknikariaren bisitari esker. Saioa hasteko, itsuekin eguneroko egoeretan, nola jokatu erakutsi digun bideo bat ikusi dugu. Gero, teknologiarekin zer ikusia duten tresna ezberdinak eta beraien truko batzuk ezagutu ditugu: lupa elektronikoa, erlojuak, kolorinoa, txanponak nola bereiztu, usaindun rotulkiak… Jarraian, umeak, begiak estalita, itsuen azalean jarri dira eta baita goalballean jolasteko aukera izan dute. Bukaeran, gida txakurrei buruz bideo bat ikusi dugu. Oso interesgarria izan da eta ekintza honetan bizitzarako hainbat balore (enpatia, elkartasuna eta autonomía pertsonala) landu dira. Mila esker Juanjo, asko gustatu zaigu ekintza hau eta pilla bat gauza ikasi ditugu zurekin!

Imagen de Itxasne
Itxasne