3. eguna Hondarribian

Gaur euritsu altxatu da eguna, baina, hala ere, katamaranez Txigudiko Badiatik paseotxoa egiteko aukera izan dugu. Oso esperientzia polita izan da, Hendayatik hain gertu dagoen herri estrategiko honetan arrantzatzeko eraz ikasi dugu, arrantzaleak arrainak deskargatzen ikusi ditugu, eta berdel bat hartzeko aukera ere izan dugu.

Hau eta gero aterpetxean egon gara, lana eta aisialdia tartekatuz, Hondarribiako egonaldia gogoratzeko eskulan polita eginez.

Eguna eta egonaldia bukatzeko, disko festa ospatu dugu, bertan gure abesti gogokoenak abestu eta dantzatu ditugu. Hau eta gero, dutxa hartu dugu eta deskantsatzera joan gara.   Bihar ikasitako guztiari errepasoa emango diogu eta bazkaldu eta gero Ermura bueltatuko gara, non kontatzeko gauza pilo bat izango dugu.   Hurrengo batera arte Hondarribia!!
Imagen de Eskolabarri
Eskolabarri