2019ko Mugikortasunaren Europako Astea

Mugikortasunaren Europako Astea aukera ezin hobea da herritarrei mugikortasun jasangarriaren aukerak aurkezteko eta herriek zein hiriek aurrez aurre dituzten erronkak azaltzeko, betiere portaera-aldaketa bat bultzatzeko eta Europarako garraio-estrategia jasangarriago baten sorrerantz aurrera egiteko.

Tokiko agintariei Mugikortasunaren Europako Astea garraio-neurri berriak probatzeko zein herritarren iritzia eta ustea biltzeko balia dezaten gomendatzen diegu, bai eta tokiko eragile desberdinekin bildu eta mugikortasunaren alderdiak eta horiek bizi-kalitate eta osasunarekin duten harremana eztabaidatzeko ere. Automobilaren erabilera eta, horrenbestez, isurpenak murrizteko irtenbide berritzaileak aurkitzea da helburua, bai eta teknologia berriak edo hiri-plangintzako neurriak probatzea ere.

Mugikortasunaren Europako Astea urtero egiten da irailaren 16tik 22ra bitartean.

Aurten, gai nagusia Oinez eta Bizikletaz segurtasunez ibiltzea da. Gai honen bitartez, Europar Batasunak azpimarratu nahi du mugitzeko bi forma hauek gure osasunerako, ingurumenerako eta gure ekonomiarako dituzten onurak.

Walk with us!!!

 

Iturburua: Udalsarea 21

Imagen de Eskolabarri
Eskolabarri