San Martin Azoka ospatzen

Azaroaren 9an, nahiz eta eguraldia lagun ez izan, asteetan zehar,gelan landutako guztia, praktikara eramateko unea iritsi zen. Goizean goiz, irakaslego eta gure familien laguntzaz, postua barazkiz eta tartaz bete genuen. Zelako itxura ona!!11:00ean puntu puntuan, eskularruak jarri eta saltzen hasi ginen.Urtero bezala, gure familiek egindako tartak  arrakasta handia izan dute. Primeran pasa dugu Lehen Hezkuntzako eskulan tailerrak ikusten, azoka bisitatzen….. 

Aurten Iturrioz harategiak oparitutako urdaiazpikoa, Unai eta Maria Ramoseri tokatu zitzaien.Zelako zortea !

Eskerrik asko denoi zuen laguntzagatik, familia, irakasle eta ikasle guzti-guztiei eta datorren urterarte!

Imagen de Edurne
Edurne