Lurraskan gaude

Lurraskan gaude



Bidaia bikain eta labur baten ondoren, Lurraskara iritsi gara. Ekipajea utzi eta Gernikara joan gara. Han, hamaiketakoa jan dugu leku ezagunenetako batean, azokako plaza ospetsuan. Gernikako hiribilduaren historia entzutea asko gustatu zaigu, batzar-aretoan, bonbardaketan, azoka ospetsuan... Gero Lurraskara itzuli gara, Ajangizen, eta bidean gerrako bunker bat ikusi ahal izan dugu. Han janari aberatsa genuen zain (barazki purea, patata tortilla eta mandarina) indarrak berreskuratzeko. Arratsaldean jarduerak hasi ditugu, baserriko animaliak ezagutu eta haiekin lan egin dugu eta zaldi gainera igo gara.



Eguraldia lagun ez dugun arren, primeran pasatzen ari gara. Laster afaltzera joango gara eta gero gaupasa txiki bat egingo dugu lotara joan aurretik. Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Goraintziak!

Imagen de Laura
Laura