2. eguna Lurraskan

2. eguna Lurraskan
Gau ona pasa dugu, baina euria egin du. Hala ere, gaur goizean eta arratsaldean ez du euririk egin eta tarteka eguzkia atera denez, kanpoko jolasez eta jarduerez gozatu ahal izan dugu. Paper birziklatua eta paper-kontuekin eskumuturrekoak egiten ikasi dugu. Bazkalostean (makarroiak, enpanadillak eta fruta-potitoa) sendabelarren tailerrean lan egin dugu, eta bertan sendabelarren liburu polit bat eta etxera eramango dugun ezustekoren bat egiten ari gara. Jolasaldiaren ondoren dutxatu egingo gara, eta afalostean diskoteka desiratuaz gozatuko dugu. Han, ziur aski, urtebetetze zoriontsua abestuko diogu berriro Luisi.
Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Bihar arte!!

Imagen de Laura
Laura