Agur Lurraska!!

Agur Lurraska!!
Atzo primeran pasatu genuen diskotekan eta gaur oso ondo egin dugu lo. Goizean jaiki egin gara eta, jantzi eta maletak prestatu ondoren, batzar txiki bat egin dugu. Gaur euskararen nazioarteko eguna dela gogoratu dugu eta horretarako gure pegatinak jarri ditugu "txantxangorri" rekin. Horrez gain, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako Juanita Ibaibarriaga, Luka Grande eta Marta López literatur lehiaketaren irabazleak ezagutu ditugu. Zorionak bioi!!!
Ondoren, gure azken gosariaz gozatu dugu eta gure azken proiektuan lan egitera joan gara. Laster bazkaltzera joango gara eta autobusa bueltan hartuko dugu; beraz, etxean gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Eskerrik asko familien iruzkinengatik, asko gustatu zaigu zuei ere irakurtzea. Lurraska hurrengora  arte!!!

Imagen de Laura
Laura