
ANIZTASUNAREKIKO ERRESPETUA eskoletan lantzen den oinarrizko balioetako bat da eta horrela islatzen da Eskolabarriko Bizikidetza Planean.
Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak gure ikasleekin jarduera ludiko batean parte hartzera gonbidatu gaitu eskola guztiek aniztasunarekiko errespetua lantzen jarraitzeko.
Jarduera: Dantzatu, abestu eta gozatu Yogurinha Borovarekin.
Eguna: Maiatzak 16.
Ordua: 10:30etik 11:00etara
Lekua: Gure eskolako patioa
Nahi duten ikasleek kolorezko osagarri bat ekarri ahal izango dute etxetik: peluka, kapela, zapia, boa, tutua…
HEZKIDETZA BATZORDEA
Domingo, 12 de Mayo de 2024
