11. HEZKUNTZ MINTEGIA.: "TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA EGOKIA ETA ONURAGARRIA FAMILIA ARTEAN II"

Pasadan astean, Informazio eta Komunikazioaren Teknologia Berrien erabilera seguruari buruz aritu ginen. Astelehenetik ostiralera,ekintza desberdinen bidez, gaia ikaslegoarekin landu zen, on-line jolasak, Ertzantzak emandako Giza Sareen segurtasunari buruzko hitzaldia…, ekintza hauek modu positiboan baloratuak izan dira.
Larunbatean, familiei, ikaslegoari eta irakaslegoari zuzendutako, Eskolabarriko Heziketarako 11. Mintegia izan genuen, “Teknologia berrien erabilera egokia eta onuragarria familia arloan” izenburua zuena.
Mintegi hau positiboa eta oso praktikoa iruditu zaigu, bai eskolan bai familiarekin erabiltzeko. Gainera Teknologia Berrien abantailak eta arriskuak ezagutu ditugu. Primeran pasatu genuen elkarrekin.

%user(r)en irudia
Ana