GURE HAUSNARKETA
Gure ustez, jasangarritasun heziketak hausnarketa eskatzen du. Gaur egungo jarrera moral hedatua dugu "hemen eta orain" jarduera, irudikeria eta kontsumismorako estimuluak. Dominoko pieza mordoa zutik: horrelakoxea da mundua. Pieza bakoitza Biosferako parte bat da, planetaren atal biziaren zati bat. Pieza bat eroriz gero, beste asko ere behera doaz.Elementu bati zerbait gertatuz gero, norabide eta une desberdinetan ditu ondorioak: lehenbizi hurbilenekoak erortzen dira, gero urrunagokoak. Konponbideak proposatzerakoan, pieza bat ondo jarri nahi dugunean, kontuan hartu behar dugu horrek eragin baikor edo/eta ezkorrak izan ditzakeela inguruan daudenentzat. Uneoro hazten da etorkizuna, orain egiten dugunaren baitan eraikitzen da. Hausnarketaren ondorioak erabaki bihurtzen dira eta erabaki horien helburuak ez dira izan behar begien bistako emaitzak, baizik eta ikasketa prozesua eta ikasleen konpetentziak: pentsaera konplexua eta kritikoa, begirunea, baloreen zehazpena eta argitzea. Jasangarritasuna lantzeak dakar konpetentzia zientifikoak eta humanistikoa lantzea, ikasten ikastea, informazioa tratatzen jakitea, pertsonaren ekimen eta autonomia propioa garatzea ere. Baina, ororen gainetik, herritar-konpetentziak lantzea. Eskolabarri mende honetako hezkuntzaren erronka handiekin uztartua dago: gizarte eraberritzeko hezkuntza, aniztasunerako, gizarterako (osasuna, generoa, kultura...) eta parte hartze aktiborako hezkuntza.
- 12-ko 1.a
- siguiente ›