Erreka tailerra

Aurreko astean eta atzoko irteerarekin, 4. mailako ikasleek “Ibaia” ekosistemari buruzko tailerra egin dute Diego Mendozarekin. Urtero bezala, Ermuko Udaletxeko Ingurumen sailak antolatzen du jarduera hau.
Ekosistema honetako flora eta faunari buruzko atal teorikoa gelan landu ostean, atzo Errekaldera joan ginen ikasitako guztia, bertan bizi ahal izateko.
Umeek asko disfrutatu zuten ibaian karramarroak, zapaburuak, zapateroak, barboak eta beste hainbat zomorro harrapatzen. Inguruan dauden zuhaitzen hostoak eta landareak ere aztertu zituzten. Horren ostean, uretako nitratoak, fosfatoak, oxigenoa eta PH-a neurtu zituzten. Bisita amaitzeko, kontu handiz, animalia guztiak ibaira itzuli zituzten, beraien bizitokira.
Primeran pasa dugu. Mila esker Diego!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne