Euskararen Nazioarteko Eguna.

Astelehenean, abenduak 3, Euskararen Eguna izan zen eta gure eskolan ospatu genuen. Goizean goiz, sartu bezain laister, Euskara Batzordeko kideek arkuekin ongi etorria eman ziguten. Lehen Hezkuntzako ikasleak jinkana batean parte hartu genuen, eta Haur Hezkuntzako umeak “Nik euskaraz, zuk zergatik ez?” lemarekin dominak eta pankarta txikiak prestatu genituen. Arratsaldean berriz, 6.mailakeak Euskal dantzak dantzatu zituzten eskolako beste ikasle guztien aurrean. Eta jarraian, Euskara Batzordeko kideek aurreko asteetan lehiaketarako aukeratutako 12 euskal kantak aurkeztu zizkiguten, eta horietariko 5 abesti atera ziren irabazle!! Honako hauek dira:
1. “Negua joan da eta”.
2. “Gogoak” / “Ilargia”.
3. “Euskaraz bizi nahi dut”.
4. “Ezin ahaztu”.
5. “Itsasoa gara”.
Primeran pasatu genuen hauek abestuz!!
GUK EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!!

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Ana