Bertsolaritza gure eskolan!

Orain dela 3 aste 5. eta 6.mailetako ikasleekin bertsolaritza lantzen hasi gara Eskolabarrin. Astean ordu beteko saioa izango dute ikasturtea amaitu arte.

 

Proiektu honekin, bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurrikulumean bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen erabilpen maila handitzea eta kalitatea hobetzea espero dugu.

 

Honetaz gain, bertsogintzak ahozko adierazpena hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrez ikasleak baliatzea, sormena bultzatzea, jendearen aurrean egoteko eta hitz egiteko ohitura lantzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko era baliagarria dela uste dugu, hau da, orokorrean ikasleen ahozko gaitasuna hobetzeko onuragarria izango da.

 
Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Kati