Aste honetan zehar, 5.mailako ikasleek bi orduko "Ziberbizitza" Tailerra landu dute. Proiektu honi esker, giza sareen erabilera arduratsuak duen garrantziari buruz hausnarketa egiteko aukera izan dute.
Ekintza hau aurrera eramateko Ermuko Gizarte Zerbitzuen laguntza ezinbestekoa izan da.
Beste gai batzuen artean, birusak nola kontrolatu, orrialde batzuetan agertzen diren "tranpak" nola saiestu edo ziberbullying-a zer den eta arazo honi nola aurre egin landu dira.
Asteazkena, 21 de Abendua de 2016
