Aurten ere San Martin proiektua martxan jarri dugu. Lan eta lan ibili gara, guztiok parte hartu dugu: ikasleak, familiak..., irakasleak eta ez dozenteak. Asko ikasteaz gain primeran pasatu dugu hurrengo ekintzak burutzen:
San Martin Azoka aurretik egindako lana: bi aste lehenago gauzak prestatzen hasten gara, hormairudiak artistika orduetan, kontuak matematikan, kartelak informatikan... Oso gustora betetzen dugu lan hau!
San MArtin Azoka: egun honetan 8:30 etarako bagabiltza lanean. Postua jarri, barazkiak, tartak... txukundu...
Eskulan tailerrak: egunean bertan 1.,2.,3. eta 4. mailetako haurek parte hartzen dute eta benetan gauza dotoreak egiten dituzte, karetak, argazkiak jartzeko markoak, arkatzak gordetzeko poteak... Hauek bai direla artistak!
Musika tresnen erakusketa: Lobianon, Euskal Herriko musika tresnak ikusteko aukera izan dugu. Tresna bakoitzak nondik datorren, nola jotzen den... eta hainbat informazio gehiago jaso dugu. Benetan interesgarria izan da!
