Artzainak egun batez!

Aurreko ostiralean haur hezkuntzako umeak Alluitz Natura baserri eskolara joan ginen. Urkiolako parke Naturalean dago, Abadiñon hain zuzen ere.

Han eskeini dizkiguten ekintzak ludikoak eta hezitzaileak izan dira, eta ekologiarekin eta landa inguruarekin lotuta. Lehenengo artile tailerra egin dugu, sormena martxan jarri dugu eta kuadro politak egin ditugu etxera eramateko. Taloa prestatu dugu ere, sukaldariak bihurtu gara eta osagaiak nahastuz talo txokolatearekin goxo goxoa eta bero beroa probatu eta jan dugu. Gehien gustatu zaiguna artzainak egun batez izatea izan da: ardiei biberoia eta beraien janaria eman diegu, harrapatzera jolastu dugu beraiekin, katuak hartu eta lastandu ditugu, pottoketan igo gara, txakurrekin jolastu dugu... 

Zikin eta lokatzez beteta etorri gara baina benetan egun zoragarria pasatu dugu. Gauza asko ikasi ditugu ardien eta beste animali batzuen bizimoduari buruz. Primeran portatu gara eta bokatak ere jan ditugu!

Laster arte!

 

%user(r)en irudia
Ana