Ikasturtean zehar, Elikadura Jasangarria geletan landu ondoren eta Ermuko diagnostikoa egin eta gero, pasaden ostegunean, ekainak 5, ingurumen batzordeko ikasle ordezkariak udaletxeko plenora joan gara.
Ikerketa lana egin dugu eta aiton amonek eta gure inguruko helduek zituzten elikatzeko ohiturak aztertu ditugu. Gaur eguneko ohiturekin alderatu ditugu eta emaitzekin jakien garraioak, ontziratzeak, mantenuak, pestiziden erabilerak, eta beste ohiturek, ingurumenean eta osasunean eragina dutela konturatu gara.
- Orain ez da kontuan izaten zer eta nola jaten den. Horren ondorioz, janariarekin lotutako gaixotasun gehiago daude.
- Orokorrean,ez dira garaiko produktuak ezagutzen. Jaten ditugun elikagai asko kanpotik datoz, ingurumena kutsatuz.
- Denda askotan, elikagaien jatorria ez da argi adierazten, beraz, ez da erraza bertakoa den jakitea. Orokorrean prezioa begiratzen da, eta ez jatorria.
- Krisialdi ekonomikoa dela eta, gero eta familia gehiago elikatzeko arazoak dituzte.
Guzti honengatik hurrengo konpromesuak hartu ditugu:
- Fruta eta barazki gehiago jango dugu eta eskolako hamaiketarako fruta bakarrik eramango dugu.
- Gosariari garrantzia handiagoa emango diogu.
- Garaian garaiko produktuak ezagutzen eta kontsumitzen saiatuko gara.
- Baserritarrek antolatzen dituzten azoketara joatea eta zerbait erosiko dugu.
- Mendira joatean, ingurunea garbi utziko dugu.
- Ahal dugun heinean, behar dutenei laguntza emango diegu.
Gure proposamenak hurrengoak dira:
- Eskoletan ogitartekoa berreskuratzeko kanpaina bat antolatzen laguntzea.
- Udalak antolatzen dituen lunch edo jaietan, elikadura osasuntsua bultzatzea eta bertako eta sasoiko produktuak erabiltzea.
- Herrian behar ekonomikoak dituzten familiei laguntzea. Adibidez, denda eta supermerkatuetan botatzen diren elikagaiak behar dutenen artean banatzea.
Gure proposamenak hurrengoak izan dira: