III Euskal Konfint

Neska baten galderarekin hasi zen guztia. 2003 urtean Marina Silvak, Brasileko Ingurumen ministroa garai hartan, bere etxera eraman zuen Ingurumenari buruzko I. Kongresuko proiektua aztertzeko. Alabak zer zen jakin nahi zuen eta amari galdetu zion. Amak konferentzia baten materiala irakurtzen zuela, non pertsonek aukera zeukaten ingurumenari buruzko politika publikoetaz hitz egiteko. Alabak esan zion:
- Eta ni bezalako umeek beraien iritzia eman ahal izango dute?
Prest! Ideia sortua zen eta ministroak, gazteek zeresan asko zeukatela ohartaraziz, gazteentzako konferentziak garatzeko erantzukizuna beregain hartu zuen. Handik aurrera, Brasilek jadanik hiru konferentzia egin ditu, hogei mila eskola mugiaraziz eta sei milioi gazte baino gehiago.Berrogei estatuk baino gehiagok ordezkariak bidali zituzten prozesua esperimentatzeko. Eskoletatik eta komunitateengandik hasten diren erantzukizunak eta ekimenak konpartitzeko metodologiak eta garatzen dituen partehartze hezkuntza teknologia esportatu zuen Brasilek.
Euskal Autonomia Erkidegoan, “Ikastetxe Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sareak erronka hau hartzen du bere gain eta horregatik, pasa den maiatzaren 30ean, Eskolabarriko Ingurumen Batzordeko ordezkariak III Euskal Konferentzian parte hartu dute. Kezkak,ondorioak,proposamenak eta konpromisoak konpartitzea zuten heburu.

Esperientzia izugarria!

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Marijo