Heziketarako 15. mintegia burutu du Eskolabarri ikastetxeak

Genero berdintasuna eta Interneteko arriskuak izan dira aurtengo gai nagusiak Eskolabarriko Mintegian. Otsailaren 18, 19 eta 25ean hainbat tailer, hitzaldi eta solasaldi egin ziren ikastetxean, doan eta herri guztiari zuzenduta. Otsailaren 18an, “Haurrak eta generoko estereotipoak” tailerra antolatu zen, Ermuko Udalako Berdintasun arloko Begoña Fernández Teknikariaren eskutik. Berdintasunaaren ikuspuntutik jorratu ziren umeek bere egunerokotasunean bizitzen dituzten egoerak zein jarrerak, eta hauek haurren garapenean izan ditzaketen eragina aztertu zen. Otsailaren 19an, aldiz, “Ciberbullyng. Interneteko eta giza sareetako arriskuak” hitzaldia antolatu zuten, Ertzaintzako Informatika sailaren eskutik. Otsailaren 25ean, azkenik, “Aitak” dokumentala proiektatu zen, Zizpriztintzen Berdintasunaren aldeko gizon taldearen laguntzarekin. Jarraian, kafe-solasaldi bati ekin zioten eta, genero mugak gainditzeko asmoz, aitatasunaz aritu ziren, ardurez eta aisia elkar-banatzeko garrantziaz, besteak beste. “Hezkuntza kooperatiba izanik, gure helburu nagusietako bat da inguru hurbilean aktiboki parte hartzea. Horregatik hasi ginen heziketarako mintegiak antolatzen duela 15 urte, gurasoen eta biztanleriaren interesei erantzuna eman nahian -diote Eskolabarriko arduradunek-. Mintegian parte hartu duten guztioi eskerrak eman nahi dizkiegu”. 

Fotos de la noticia
Imagen de Juan A. Fernández
Juan A. Fernández