GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, Euskal Herrian ezezik Ermuan ere Euskaraldia martxan jarriko du Ermuko Euskaltzaleen Elkarteak. Aurten Eskolabarri Arigunea izango da, hau da, euskaraz lasai aritzeko espazioa izango duzue eskolan. Horretaz gain,  familia guztiak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera eta izena ematera.

Ekimen honen bitartez, 15 egunez, Ahobizi edo Belarriprest izango zaren aukeratuta, euskara erabiltzeari ekingo diogu:

Ahobizia aukeratu baduzu, Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

Belarriprest, berriz, Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk egoeraren arabera euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

  Izen ematea internet bidez
Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Euskara Batzordea