Gutunak bidali ditugu!!

Gelan eskutitzak idazten eta gure deskribapena egiten ikasten ari gara. Horretarako eta gabonak hurbil ditugula aprobetxatuz, "LAGUN EZKUTUA"ren jolasa egin dugu.
Bakoitzak tokatu zaigun lagun bateri idatzi diogu eskutitz bat. Gure deskribapena irakurriz, nor den bere lagun ezkutua asmatu beharko dugu.
Ermuan dugun postontzi bat bilatzera joan gara eta gure eskutitzak bota ditugu.

Baina hau ez da dena izan... Hori baino lehen Ermuko Liburutegira joan gara Mari Domingi eta Olentzerori ere gure eskutitzak lagatzera!!

A zelako goiza berezia bizi dugun!

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Eider