"Energia eolikoa" hobeto ezagutzen

Joan den ostiralean, apirilak 12, Yosu Aranda, Valeria eta Sofíaren aitak bisitatu gintuen energia berriztagarriei, eolikoari buruz konkretuki hitz egiteko.

Bere aurkezpenarekin, dorre erraldoi hoiek nola fabrikatzen diren, nola garraiatzen diren eta nola muntatzen diren itsasoko parke eoliko batean azaldu zigun. Bere laneko bitxikeria asko kontatu zizkigun eta dorre bat barrutik ikusteko aukera izan genuen bisita birtual bat eginez .Gure zalantzak galdetzeko aukera izan genuen ere eta azkenean errota baten maketa guk muntatzeko oparitu zigun, geuk ikusteko haizea eta elektrizitatearen arteko lotura.

Mila esker Yosu zure bisita eta opariagatik! Asko gustatu zaigu dena eta gauza interesgarri pillo bat ikasi dugu zurekin!

%user(r)en irudia
Itxasne