1. eta 2. mailakoek Xabier Olasoren bisita izan dute

Xabier Olaso idazlea Eskolabarrira etorri da 1. eta 2. mailan literatur topaketa egitera. Xabier Olasok hainbat aldiz irabazi ditu haur eta gazte literaturako lehiaketak bere liburuekin, eta argi utzi digu bere artea modu berezian transmititzen dakiela.

Oso saio dibertigarria eta askotarikoa izan da: musika, poesia, iratxoak... Amaitzeko, liburuak sinatu ditu.

Ermuko liburutegiak bultzatutako ekimen hau oso ondo hartzen dute haurrek, liburua irakurtzeaz gain, onomatopeiak, esaera zaharrak, etab, ikasten baitituzte.

MILA ESKER XABIER OLASO

 

 

 

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Marijo