Aurreko ostiralean, Lehen Hezkuntzako ikasleek ingelesez hitzaldi batez gozatzeko aukera izan zuten Alix Realf etorri bait zen eskolara, hizkuntza hau ezagutzeak bizitzako esparru guztietan duen garrantziaz hitz egitera: kultura desberdinak ezagutzeko aukera ematen digu, hazkuntza pertsonalean laguntzen, komunikazio globala, lan aukera hobeak. ...
Alixekin Londres, bere jaioterria hobeto ezagutu genuen, bere familiaren berri eman zigun, bere lan esperientzia... eta hori gutxi balitz, istorio interaktibo eder bat kontatu zigun, "The magic donkey". Pillo bat gustatu zaigu!
Ekintza hau Ingeles Batzordeak antolatzen du eta batzorde honetako ikasleek aritu ziren prestaketan laguntzen: Alix aurkeztu, hitzaldia iragartzeko kartela prestatu... Eskerrik asko beraz Ander, Lur, Carla, June eta Julen zuen lan bikainagatik!
Ingelesa oso garrantzitsua da! Praktikatu eta goza ezazue!
THANKS A LOT ALIX!!!! We have enjoyed your presentation a lot!