3. eguna Hondarribian

Nahiz eta gau osoan euria izan, primeran egin dugu lo. Gainera "Perez Sagutxoaren" bisita izan dugu. Dena den sorpresarik handiena kortinak zabaltzerakoan izan da, hau poza altxatzerakoan zeru urdina ikustea! Gosaldu eta arin Hondarribiako portura joan gara, bertan itsasontzia hartu eta inguruko bitxikeriak kontatzen zizkiguten bitartean, Txingudiko badiatik nabigatu dugu. Goiza ezinhobea izan da. Orain jolas gunean gaude, eta gutxi barru bazkaltzera joango gara.

Arratsaldean proiektua eta tailerra bukatuko ditugu eta jolasteko aukera izango dugu berriro. Azkenengo gaua denez, disko-festa izango dugu, dotore jantzi eta dantza egitera!!

Eskerrik asko berriro ere iruzkinengatik eta bihar gehiago kontatuko dizuegu.

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Laura