Animatu zaitezte!!!

Datorren astean, 25etik 3ra, eskolan Euskararen astea ospatuko dugu. Euskara Batzordeko kideek bi hormairudi jarriko dituzte sarreran: “ZEIN DA ZURETZAT EUSKARAZ HITZIK POLITENA?” eta “ZEIN DA ZURETZAT EUSKAL HERRIKO LEKURIK POLITENA?” izenburuekin. Bertan, ikasle, irakasle eta familiak zuen argazkia eta zuen gustoko hitza eta lekua jartzeko aukera izango duzue.

Eta zure lekurik politena web orrialdean zintzilikaturik ikusi nahi baduzu, bidaliguzu argazkia:

eskola@eskolabarri.es

ANIMATU ZAITEZTE! Eskerrik asko!

EUSKARA BATZORDEA

%user(r)en irudia
Euskara Batzordea