Asmakizun lehiaketa

Euskara Batzordeko kideek asmakizun lehiaketa antolatu zuten aurreko hilabetean. Euskara txokoan horma-irudi bat jarri zuten asmakizunekin. Lehen Hezkuntzako gela guztiek parte hartu zuten. Asmakizunak landu eta gelan adostutako emaitzak postontzian sartu zituzten.
Saria karaokea izan zen. Aurreko ostiralean pantaila digitaletan gustoko dituzten kantak abestu zituzten.
Euskara bultzatzea eta gure artean bizi egotea helburua zuten. Noski, primeran pasatzea ere bai. Eta horrela izan zen!

%user(r)en irudia
Ana