Azaroak 25.

AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA.

Larunbatean, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Gure eskolak beti erakutsi du bere konpromisoa indarkeriaren aurka egiteko.

Egun hauetan zehar, hainbat ekintza lantzen ari gara gure ikaslegoarekin. 

Eskolako web gunean, ikasleek egindako lan ezberdinak ikusteko aukera izango duzue. Ostiralean, azaroaren 24an lazo moreen banaketa egingo da indarkeria sexistaren  kontrako adierazgarri legez. Honez gain, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek, egun honetarako prestatu dituzten bertso batzuekin harrera emango digute 9:00etan.  

Familiek ere parte har dezakezue. Sarrera nagusian, gure hezkidetza txokoaren ondoan eta gure leloa kontuan izanda, “Elkar babestu”, koloretako post-it-ak eskuragarri izango dituzue horren inguruan nahi duzuen ideia idazteko. 

Post-it guztiekin euritako bat estaltzea izango da helburua!

 

                         Animatu eta parte hartu!

 

“Elkar babestu”.

 
%user(r)en irudia
Hezkidetza Batzordea