AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA.

Ostiralean, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da.

 Gure eskolak beti erakutsi du bere konpromisoa indarkeriaren aurka egiteko.

Egun hauetan zehar, hainbat ekintza lantzen ari gara gure ikaslegoarekin. 

Eskolako web gunean, ikasleek egindako lan ezberdinak ikusteko aukera izango duzue eta egunean bertan pegatina moreen banaketa egingo da indarkeria sexistaren  kontrako adierazgarri legez. Honez gain, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek, egun honetarako prestatu dituzten bertso batzuekin harrera emango digute 9:00etan.  

Familiek ere parte har dezakezue. Sarrera nagusian, gure hezkidetza txokoaren ondoan eta gure leloa kontuan izanda, “Berdintasunaren bidea margotzen dugu”, koloretako post-it-ak eskuragarri izango duzue horren inguruan nahi duzuen ideia idazteko. 

                         Animatu eta parte hartu!

 

“Berdintasunaren bidea margotzen dugu”.

 
%user(r)en irudia
Hezkidetza Batzordea