Azken momentuak Barrian

Atzo euria egiten zuen  altxatu ginenean eta aterkia eskuan Gasteiz ezagutzera joan ginen. Bisita gidatuan hainbat eraikini buruzko gauza interesgarriak ikasi genituen (katedrala, harresia, jauregiak...). Euria gelditu zen eta bazkaldu ondoren, paseo eta denbora librea izan genuen.

Gero, Barriara itzuli eta tailerretan aritu ginen arratsalde osoan. Gauean, azken gaua zenez, agurtzeko festa txiki bat ospatu genuen. Ondo pasatu genuen lagunekin dantzan, horregatik gaur nekea nabaritzen da.

Orain langelan gaude gure Arabako lautadari buruzko proeiktua amaitzen eta bazkaldu eta gero, Ermura itzuliko gara familia ikusteko gogoz.

16:30ak inguruan iritsiko gara, orduan han elkar ikusiko dugu.

Hurrengo batera arte Barria!!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Eskolabarri