Berbetan:“Euskararen erabilera. Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?”

Urtero bezala “Berbetan Jardunaldiak” burutuko dira. Datorren asteartean, martxoak 6, lehenengo hitzaldia izango da Lobiano Kultur Gunean. Bi emanaldi egongo dira, 17:30 (hitzaldia gaztelaniaz izango da eta haurtzaindegi zerbitzua izango da) eta 19:00 (hitzaldia euskaraz izango da eta ez da heurtzaindegi zerbitzua eskeiniko).

Gaia euskararen gaineko gogoetak izango da: “Euskararen erabilera. Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?”. Hizlaria, Iñaki Eizmendi, gizarte hezitzailea, esperientzia handia du elebitasunaten inguruan eta euskara sustatzeko egitasmoetan. Seme-alabak, elebidunak izanda, eguneroko harremanetan euskararen aldeko hautua egiten laguntzeko ideiak eta baliabideak emango dizkigu.

Animatu zaitez eta parte hartu!

%user(r)en irudia
Juan A. Fernández