Bisita gidatua liburutegian

Aste honetan 4. mailako neska-mutilek, Ermuko Udal Liburutegia zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izan dute, bertan egindako bisita gidatuari esker. Nataliak bertako txokoak erakutsi dizkie, gauza interesgarriak kontatzeaz gain, liburuak maileguan hartu eta identifikatu ahal izateko nola prestatzen diren irakatsi die. Irakurketaz gozatzeko ere izan dute denbora bukaeran. Eskerrik asko, Natalia!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne