Bullying tailerra Iñaki Zubizarretarekin

 

Azaroaren 6an 5.eta 6. mailako ikaslegoa Antzokira joan zen Iñaki Zubizarretaren jazarpenari buruzko hitzaldia entzutera.Bertan Ermuko eskoletako ziklo honetako ikaslegoa zegoen ere. Hizlaria bullying biktima izan zen txikitan, "Subnormal" komikiko protagonista eta saskibaloi jokalari profesional  ohia ere  beste gauzen artean. Bere bizitzako bizipen krudelak kontatu zizkigun eta oso argi laga zuen mezua: jazarpen egoera baten aurrean denok daukagu ardura, ixiltasuna erabiltzen konplizeak bihurtzen gara eta. Informazioa eman behar da eta : " Aski da, ondo tratatu!" esan behar da  ozenki, antzokian denok egin genuen bezala bere dinamika batean.

Azaroaren 7an  Ermuko irakaslegoaren txanda izan zen eguerdian eta gurasoena arratsaldean. Helburua: denok esandako mezu berdina jasotzea eta beste hainbat aholku: mugikorren erabileraren eragin negatiboa adin txikietan, umeen gehiegizko babesa : eskubidea guztiak nahi dituzte baina betebeharrik ez, informazioa emateko garrantzia, hitzaren garrantzia,....

 

 

%user(r)en irudia
Lutxi Pérez