English Speeches

Aurten ere, ingelezko hitzaldiak antolatu dira Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Lehenengo eta bigarren mailako umeek Ruben izan dute hizlari eta honek “Japon”i buruz hainbat gauza ikasteko aukera eman digu. Hitzaldihonetan Lucik (Ingeles Batzordeko kidea) ere parte hartu du, japoniar kimonoa erakutsiz eta hango tea probatzeko aukera emanez.
Hiru eta laugarren mailakoak Angelikarekin egon dira eta bere lanean parte hartutako hainbat proiekturen berri eman du eta berak bisitatuko herrialde desberdinei buruz hitz egin du.
Hirugarren hitzaldian, hau da 5. eta 6. mailakoekin, Alain izan da hizlari. Honetan bere laneko esperientzia kontatu du eta gainera munduan zehar egin dituen bidaietan ingelesa jakitearen garrantzia aipatu die ikasleei.
Hitzaldi hauen helburua, ingelesaren erabilera indartzea da eta hizkuntza hau ikastearen garrantzia nabarmentzea, munduko hainbat tokitan eta beste kultura batzutako pertsonekin komunikatu ahal izateko.
THANK YOU VERY VERY MUCH!!!!

%user(r)en irudia
Itxasne