English talks

Azken kurtsoetan bezala, Ingeles Batzordeak, hitzaldiak ingelesez antolatu ditu aurten ere Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Lehen, bigarren eta hirugarren mailako umeek Iratxe Azkarate izan zuten hizlari eta honek “Holanda”ri buruz hainbat gauza kontatu zizkigun: janari tipikoak, bertoko Olentzero( Sinterklass), erabiltzen dituzten keinuak, musikari famatuak...
Lau, bost eta seigarren mailakoekin berriz, Iker Sainz de Zaitegi egon zen eta honek, bere bizitzan zehar, ingelesari hurbilketa prozesua nola izan den azaldu zigun (eskolan, musikarekin, bere lanean, bidaietan…). Ingelesarekin disfrutatzea funtsezkoa dela esan zien umeei, hizkuntza hau errazago eta gustora ikasteko eta ekintza ezberdinetan oinarrituz, gomendio hau eman zuen hitzaldian zehar.
Hitzaldi hauen helburua, ingelesaren erabilera indartzea da eta hizkuntza hau ikastearen garrantzia nabarmentzea, munduko hainbat tokitan eta beste kultura batzuetako pertsonekin komunikatu ahal izateko.
English is very important, enjoy it!
THANKS A LOT IRATXE AND IKER!!!!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
English Commission