Errekako ekosistema

Gaur Rekalde errekarara joan dira 4. mailako ikasleak eta irteera honekin, Isa Prietok (udaletxeko ingurugiro teknikaria) eman duen “Errekako ekosistema” tailerra, bukatutzat eman dugu. Aurretik bi saio teorikoetan errekan bizi diren animaliak eta hainbat landare aipatu ziren, guztia “Biodibertsitatea” Agenda 21eko aurtengo gaiarekin lotuta. Gaurko emanaldian berriz, klasean ikasitako guztia, naturan ikusteko aukera izan dute. Uraren tenperatura eta oxigeno kopurua neurtu ondoren, inguruan bizi diren hainbat landare bereizten ikasi dute: lizarra, haltza, menda, basoko lirioa… Azkenik errekako animalitxoak hartu eta ezagutu dituzte: zapateroak, trikopteroak, izkirak, efímera ninfak… Isa asko gustatu zaigu tailer hau eta batez ere gaurko irteera, primeran pasatu dugu!!! Mila esker!!!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne