Eskerrik asko Joane eta June!

Asko dira, egunez egun, gure geletan lantzen ditugun ekintzak hezkidetzarekin lotuta.

Berdintasunean heztea da, zalantzarik gabe, gure erronka handienetako bat.

Atzoko eguna oso berezia izan zen bai Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat, baita irakasleentzat ere. Gure ikasle ohiek, Joane Idigorasek eta June Crespok, Batxilergoko 1. mailako ikasleek, "Desinformazio sozialari" buruzko hitzaldia eskaini ziguten. Feminismoa, gaixotasun psikologikoak eta sexu-heziketa bezalako gaiekin lotutako gaizki-ulertuak eta buloak argitzeko aukera izan genuen. Beti da atsegina gure ikasleekin ikastea eta haien lorpenez gozatzea.

Zorte on eta segi horrela!

 
%user(r)en irudia
Yoli