Irailaren 22an Eskolabarrik, Donostiko mugikortasun jardunaldien barruan, Eskolako bideen III. Topaketan parte hartu zuen.
Eskolabarri, proiektua ezartzen Deba Beheko lehen eskola eta Euskal Herrian aintzandarietako bat izanik, esperientzi positibo hau aurkeztu zuen bertan bildutako ordezkariei, hauen artean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, ingurugiro eta hezkuntz-teknikariak eta aurrerantzean “Eskolako Bidea” ezartzeko interesa duten beste eskola batzuen ordezkariak.
Ekitaldi honetan, Ermuan lehen “Eskolako Bide” hau ezartzea posible egin duten ordezkari gguztiak parte hartu zuten; Mª Asun Ardanza (Ermuko Udaletxea), José Francisco Cid ( Ermuko EA 21 Teknikaria ) eta Juan A. Fernández ( Eskolabarri Ikastetxea ) eta denak bat datoz Eskolako Bidean inplikatutako agente guztien inplikazioak duen garrantzia, administrazioa, teknikariak eta hezkuntz komunitatea (ikasleagoa, irakaslegoa eta familiak) eta honek ikaslegoarentzat bereziki, ekar ditzakeen onurak goraipatu zituzten, bere ohiturak hobetuz, bere segurtasuna, bere autoestima, harreman interpertsonalak, etb… eta onuragarria orduan, herriarentzat orokorrean.
Donostiko, Altzako, Martuteneko, Basauriko eta Ourenseko herrietako eta eskoletako ordezkariak ere, ekitaldi honen partehartzaile izan ziren, non “Eskolako bidea “ proiektua aurrera eraman den.
