Euskara Eguna ospatu genuen!

Abenduaren 3an, Euskara Eguna ospatu genuen ekitaldi desberdinekin.

Hasteko 6.mailakoek bertsoak abestuz egin zieten ongi etorria guraso eta ikasleei eta Euskara Batzordeko kideek arkuekin egin zieten harrera. Goizean zehar Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ohikoa bihurtu den "Ginkana" prestatuta zegoen. Pisten kokalekua errez asmatu zuten arren, lekuan pistak topatzea ez zen horren erreza izan.

Arratsalderako, urtero lez, 4.,5. eta 6. mailako ikasleak Ermua Antzokian zegoen galarako gonbidapena zutenez bertara joan ziren. Oso ondo pasatu zutelarik. Eskolan geratu ziren haurrak, Haur Hezkuntzakoek eta 1., 2. eta 3. mailakoak, ez ziren atzean gelditu eta primeran pasatu zuten "Arto biltze" eta "Zapitxoa" jolasetan.

Euskara Egunari 5. eta 6. mailakoek abenduaren 5ean eman zioten bukaera, Durangoko Azokara egin zuten txangoarekin. Hauek bai disfrutatu zutela Euskal kulturako musikari, idazle eta sortzailez inguraturik! 

%user(r)en irudia
Jasone Izarra