Euskararen Nazioarteko Eguna

Aurreko asteartean, abenduak 3, Euskararen Eguna izan zen eta gure eskolan ospatu genuen. Goizean goiz, sartu bezain laister, Euskara Batzordeko kide guztiak arkuekin ongi etorria eman ziguten.

Ekintza politak egin genituen egun hau ospatzeko:

-Hormairudiak: “Zein da zuretzat Euskaraz hitzik politena?” eta “Zein da zuretzat Euskal Herriko lekurik politena?”.

-Lehen Hezkuntzako ikasleak jinkana batean parte hartu genuen.

- Haur Hezkuntzako umeak “Nik euskaraz, zuk zergatik ez?” lemarekin dominak eta pankarta txikiak prestatu genituen.

-3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleak Antzokira joan ginen jaialdi batera, bertan soka-tirara jolastu genuen, Juanita Ibaibarriaga literatura lehiaketaren sariak jaso genituen, Karaokean abestu genuen…

-Haur Hezkuntzako ikasleak eta 1. eta 2. mailako ikasleak ere festa izan genuen eskolan, dantzak, karaokea, aurpegiak margotu…

Egun polita pasatu genuen benetan!

URTEAK EGUN BAT DU EUSKARA OSPATZEKO, EGUN GUZTIAK EUSKARAZ GOZATZEKO!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Euskara Batzordea